Switch Language

Kontaktua

ETXEBERTZEKO BORDA
Orabidea auzoa z/g
31795 LEKAROZ
Baztan
(Nafarroa)

Asteazkenetan itxita.
Erreserbak aldez aurretik egitea gomendatzen dugu:
Tfn. 948 580 400


Nola ailegatu

Oharra: Gure etxea Lekarozko herritik urrun dago, mendi aldera, hortaz zalantzik izatekotan deitu faborez telefonoz eta bidea zuzen hartzen lagunduko dizugu.

Iruñetik

A) Aukera, Otsondotik

Baztan haranako iparraldean, 121-B errepidetik segi Otsondoko mendatera iritsi arte. Otsondoko gainean ezker hartu "Orabidea" jartzen duen kartela segituz. Galtzerik ez du, dena zuzen bota 11 Kilometroz.

B) Aukera, Elizondo/Bagorditik

Arraioztik heldu bagara, 121-B errepidetik, Elizondoko ateratzeari kasurik ez egin eta Elbeteko rotonda arte tira. Elbeteko rotondan ezker hartu (Orabideako kartela badago) eta Bagordiko mendia igo. 12 bat Kilometro faltako dira Etxebertzeko Bordara ailegatu arte.

C) Aukera, Oronozko kantera

121-B errepidetik heldu bagara, Oronoz Mugaire atzean utzi eta gero tunel txiki bat pasako dugu. Tunela eta gero berehala ezker hartu behar da Askapeko harrobian, “Orabidea / Infernuko Errota” kartela segituz. Bide hau luzeena da (17 bat Km.), prisarik gabe egitekoa.

Donostiatik

Etxalartik (13 Km.). 121-A errepidetik heldu bagara Etxalarko herrian sartu eta frontoi aldera bota. Bertan Zugarramurdiko norabidea hartu beharko dugu, eta 5 bat Km. falta direnean Etxebertzeko bordako kartela ikusiko dugu.

Iparraldetik

Dantxarineatik Otsondoko mendatea igo (121-B errepidea). Otsondoko gainean eskuin bota “Orabidea” jartzen duen kartela segituz, hemendik, 11 bat Km. faltako dira ailegatzeko.

Distancias y GPS

Distantziak

  • Lekaroz: 11 Km.
  • Elizondo, Baztango hiriburua: 12 Km.
  • Etxalar: 13 Km.
  • Otsondo: 11 Km.
  • Iruñea: 65 Km.
  • Donostia: 76 Km.

GPS: 43.204619, -1.560156