Baztan eta Etxalar artean (Lekarozko Orabidea eta Tximista auzoen artean hain zuzen) Infernuko Erreka izena duen ibai bizia oihan eta mendixken barna abiatzen da. Hortik hartzen du Infernuko Errotak bere izena. Etxebertzeko Bordatik 20 bat minutura oinez aurkitzen da eta denboretan bertarat joaten ziren inguruko bizilagunak hirina egitera.
Errota garai Karlistan eraiki zen eta soldaduek bertan ehotzen zuten heuren artoa hirina lortzeko. Espainako guda zibilean inguruko errota guztiak etxiarazi zituzten baina Infernuko Errotak isilpean segitu zuen lanean.
Infernuko Errotako argazkiak
Denbora luzez errota egoera arras kaxkarrean egon zen, botatzekotan, baina 2000. urtean Etxebertzeko Bordako familiak (Argaratearrak) erosi eta errotik zaharberritu zuten.
Gaur egun jende anitzek bisitatzen du errota, nolabaiteko atrakzio kultural eta historiko bilakatu baita. Jatetxetik 20 bat minutura kokatua, plan ederra da bazkal aitzinean edo ondotik errotaraino itzuli bat ematea.
Bertzelako ekitaldiak
2011. urtean Migeltxo Saralegik harri goratzeko saio bikaina eskeini zuen Etxebertzeko Bordako frontoian.
2013. urtean Bertizko Patzuergoak eta Baztango Udalak antolatutako “Errotaren Eguna” gure etxean ospatu zen. Egun hortan Infernuko Errota martxan jarri zen eta hirina egin zen erakustaldi gisa.